AURKEZPENA

Kaixo :

Tolosako Osasun Zentroko langile talde bat, astean behin,1.5 orduz ,  elkartzen hasi ginen 2010eko urtarrilean, eguneroko lanean sortzen zaizkigun galderei  ebidentzian oinarritutako erantzuna emateko asmoarekin . Gure osasun zentrotik kanpo lan egiten duen edonork ere parte har dezake.

 Metodologia aldetik maila ezberdinak ditugu  eta saio bakoitzean denak zerbait ikasten dugu elkarlanean . Egindako lanaren emaitza laburtzeko eta nonbait gordetzeko beharra sentitu genuenez, blog hau sortzea otu zitzaigun eta honek, bide batez ,web 2.0 ko tresna batzuen berri jakiteko aukera eman digu. 

Euskal hiztunak garenez eta  Euskera sustatu nahi dugunez,  lehentasuna emango diogu euskerari blogeko sarrerak egiterakoan.