2018-02-27

BRONKIEKTASIEN INGURUKO GALDERAK



 KASUA :  Duela 2 hilabete kontsultara etorri zen 86 urteko  eta bronkiektasiak dituen gizonezko bat, esanez, bazeramala bizpahiru egun karkaxa pittin bat ugaritzen ari zitzaiola . Ez zeukan arnasesturik, ezta sukarrik eta karkaxa zuria
Marrazkia hemendik lortu dugu
zen. Itxurak, explorazioak eta konstanteek egoera larri baten aurrean ez geundela adierazten zutenez, karkaxaren kultiboa eskatu nuen. 
Kultiboa negatiboa izan zen eta emaitza jasotzera etorri zenean, hobeto zegoela eta ohikoa den karkaxa kantitatera itzulita zegoela adierazi zidan. Guztia kontutan hartuta ez nion tratamendu berririk jarri.
Neumologak hau jakin zuenean, desadostasuna  azaldu zuen eta Amoxizilina -klabulaniko 8 orduro hartu arazi zion 15 egunetan.
Zuek nola  jokatuko zenuteke kasu honetan?

Kasu honen aurrean funtsezko 2 galdera sortu zitzaizkigun Osatzeneko EOO_MBE taldean. 
1.- Nola antzeman edo definitu bronkiektasien gaizkitze akutua? 
2.- gaizkitze akutu baten aurrean gaudela onartuz, zein eta zein iraupeneko tratamenda da egokiena? 
 1.ari erantzuteko ikerketa transbertsalak edota entsegu klinikoak eta 2.ari erantzuteko entsegu klinikoak beharko genituzke baina bilaketa zabala egin ondoren, ez dugu ikerketa sendorik topatu. Ondorioz, erantzunak adituen adostasunaren bidez erabakitakoak  direnez, oso posible da etorkizunean estudio berriek kontrakoa adieraztea .

Gaizkitze akutuaren diagnosia, pazienteak aipatzen dituen sintomen baturak eta  artatzen  ari den klinikoaren iritziak eraikitzen du. Antibiotikoa ematea erabakitzearren, espektro zabaleko amoxizilina /klabulanikoa dosi altuetan aukeratzen da eta gehienetan 10-14 egunetan hartzea gomendatzen da.
Erantzunaren xehetasunak ezagutu nahiez gero, sakatu hemen 

2018-02-21

D BITAMINERIK BEHIN ETA BERRIRO BUELTAKA

Irudia hemengoa da 


2010ean gai honi buruz sarrera hau egin genuen ; bertan, D bitamina modan jartzen ari zela azaldu    genuen eta balore normalen tarteetan  aldakortasun handia zegoenez, itxarotea gomendatu genuen .
 Ikusten denez, D Bitamineren maila ezagutzeko laborategirako eskaerak goruntz doaz etengabe. 
Rafa Bravok bere blogean egindako sarrerak informazio ona dakar gai honekin lotuta.
Berak dio denok, mediku eta pazienteek, D Bitamenarekiko  gogo handi hori baretzen utzi behar dugula Nere ustez, pazienteek ez lukete eskatuko ez bagenu gu geok , farmazia-industriak eta komunikabideek azaleratu .