2017-04-22

Erretzeari uzteko talde lana baliogarria da?

Cochraneko labetik atera berri den azterketa sistematiko honek   dionez, erretzeari uzteko  taldeekin egiten diren esku-hartzeak eraginkorrak dira.

13 ikerketek diote, autolaguntzakin alderatuta hobe dela taldean egindako lana; lagun gehiagok uzten dute erretzeari  alegia. AE 1.88(1.52-2.33) GRADE sistemaren arabera, proben kalitatea erdi mailakoa dela diote.

Beste 14 ikerketek , osasun langileak  emandako aholku motzarekin  alderatu dute talde lana  eta hau ere eraginkorragoa dela dirudi:  AE 1.22(1.03-1.43) .
Kasu honetan ebidentzia maila baxua  dela diote. (heterogeneotasuna I2 =%59)

9 ikerketetatik datozen datuak, proben kalitatea oso eskasa bada ere, ezer ez egitea baina hobea omen da talde lana ere  AE 2.60 (1.80-3.76)

Taldeko lana   eta bakarkako esku-hartze intentsiboaren artean ezberdintasunik ez dute topatu 6 ikerketan oinarrituta  AE 0.99( 0.76-1.28) 


No hay comentarios:

Publicar un comentario