2017-04-22

Erretzeari uzteko talde lana baliogarria da?

Cochraneko labetik atera berri den azterketa sistematiko honek   dionez, erretzeari uzteko  taldeekin egiten diren esku-hartzeak eraginkorrak dira.

13 ikerketek diote, autolaguntzakin alderatuta hobe dela taldean egindako lana; lagun gehiagok uzten dute erretzeari  alegia. AE 1.88(1.52-2.33) GRADE sistemaren arabera, proben kalitatea erdi mailakoa dela diote.

Beste 14 ikerketek , osasun langileak  emandako aholku motzarekin  alderatu dute talde lana  eta hau ere eraginkorragoa dela dirudi:  AE 1.22(1.03-1.43) .
Kasu honetan ebidentzia maila baxua  dela diote. (heterogeneotasuna I2 =%59)

9 ikerketetatik datozen datuak, proben kalitatea oso eskasa bada ere, ezer ez egitea baina hobea omen da talde lana ere  AE 2.60 (1.80-3.76)

Taldeko lana   eta bakarkako esku-hartze intentsiboaren artean ezberdintasunik ez dute topatu 6 ikerketan oinarrituta  AE 0.99( 0.76-1.28) 


2017-04-07

HIPERTIROIDISMOAREN TRATAMENDUA

 Nere lankide batek Graves-Basedow gaixotasunaren ondorioz,  larria ez den  hipertiroidismo dauka (ez exoftalmiarik, ezta  tirotoxikotasunik).
Bi txandatan egin du antitiroideoekin tratamendua  eta bietan normaldu egin ohi  da baina handik denboraldi batera berritu egin zaio.
Egoera honen aurrean , endokrinoko espezialistak  Iodo  131-arekin behin betiko tratamendua eskeini dio.
Bera,  pozik dago METIMAZOL hartuz eta    tratmendua aldatzeak zalantzak sortzen dizkionez, galdetu  egin dit.
                                                                                             
Marrazkia hemendik lortu dugu 





 








Up To date-n ederki laburtuta dago gaia ,Graves' hyperthyroidism in nonpregnant adults: Overview of treatment, atalean.

3 aukera ematen ditu : metimazolekin jarraitu denbora luzean , guruinaren  ebakuntza edo Iodo 131.  Guztiak dituzte alde onak eta ez hain onak ;  edozein aukera onargarria denez ,  pazientearekin batera hartu beharko genuke  erabakia.  
ikusi taula