2017-03-23

RENINA –ANGIOTENSINA INIBITZAILEAK ERABILTZEN HASTEN GARENEAN. KREATININAREN IGOERAK GARRANTZIRIK BA OTE?



 Gaur arte jakina da, renina- angiotensina inibitzaileekin tratamendua hastean kreatinina maila igo ditekeela (nahiz eta ez den arrunta), eta kalterik ez sortzeko  (heriotzak, bihotz gutxitasuna, miokardio infartuak, giltzurrun gutxitasuna)  segurtasun muga %30eko igoeran dagoela.


cardioclinico tik hartuta

Erresuma  Batuan egindako Kohorte Ikerketa  honek nolabait erakusten digu,  kreatinina mailaz- maila (%10) igotzeak (ez bakarrik %30eko muga gainditzea), miokardioko infartuak, bihotz gutxitasuna, giltzurrun gutxitasuna eta heriotzak  gehitzen dituela.

Kreatininaren %30eko  gorakada baino gehiago izateko arrisku faktore  hauek aipatzen dituzte: Emakume izateak, giltzurrun gutxitasun aurreratua, aldez aurretik  miokardio infartua,  bihotz gutxitasuna, gaisotasun arteriala izateak, asako diuretikoak, beta blokeatzaileak, eta antiinflamatorioak, hartzeak  .

Azkenik aipagarria, kreatinina %30eko  gorakada izan dutenen artean, %80ak medikamentuakin jarraitzen zuen.

2017-03-21

Hatzetako tendoien haustura

Beti zalantza berdina sortzen zait hatzetako tendoiaren haustura ikustea suertazten zaidanean ..zein da joskura ahal den azkarren egin behar zaiona ?  tendoi hedatzaile edo  tolestzaileari?

 Up To date-n eranztuna minutu pare batean lortu dut

TENDOI TOLESTATZAILEAREN HAUSTURA : Traumatologoak azkar aztertu dezan  bideratu behar dugu 
Jersey finger is an acute rupture of the flexor digitorum profundus (FDP) tendon at its insertion at the distal phalanx. The tendon may retract to the proximal interphalangeal joint or all the way to the palm. 
Rupture of the FDP is caused by a sudden, forceful hyperextension of the distal interphalangeal (DIP) joint. 
Examination findings with jersey finger injuries include pain and swelling at the palmar DIP joint or along the volar aspect of the involved finger and inability to flex the DIP joint.
ALL jersey finger injuries should be referred urgently to a hand surgeon. Definitive treatment is surgical in all cases, and some injuries require surgical repair within 7 to 10 days.
Jersey finger may be misdiagnosed initially as a "sprained finger" or present late if a patient does not appreciate the extent of injury. Complications are more likely with late presentations. 

TENDOI HEDATZAILEAREN HAUSTURA : 6-8 astetan hatza hedatua eduki behar da ferula bidez eta ezbada erabat osatu, beste 2 astetan  gauean jarri ferula 

Mallet finger injuries are the result of a partial or complete rupture of the extensor tendon's
Web honetatik atera dugu argazkia 
terminal insertion distal to the distal interphalangeal (DIP) joint. They are caused by a forced flexion injury.
Examination findings in a mallet finger injury include pain and swelling over the dorsum of the DIP joint, a DIP flexor deformity, and an inability to actively extend the DIP joint.
Surgical referral should be obtained if the mallet finger is associated with a fracture, the DIP joint cannot be passively extended, or there is DIP joint subluxation.
We suggest that uncomplicated mallet finger injuries be treated by maintaining the DIP joint in full extension or minimally hyperextended using an appropriate splint (Grade 2C). It is crucial that patients not allow flexion of the DIP at any time during the initial period of splinting (generally six to eight weeks).
DIP splinting is performed continuously for six to eight weeks. If no extensor lag exists at the end of this period, night splinting is then performed for two additional weeks.

2017-03-13

ASTEKO BERRIAK

2017KO MARTXOAREN 6TIK 12RA.


Atal berri bat sortuko dugu. Astean zehar sortzen diren argitalpen interesgarrien laburpenak argitaratuko ditugu.

  Pasa den astean ikerketa hauek interesgarriak iruditu zaizkigu:

  1. Kasu-kontrolezko ikerketa honetan garun hodietako istripua migrainarekin erlazionatzen da. Asoziazioa handiagoa da 40 urte azpiko pertsonetan, gizonezkoetan eta migraina aurarik gabekoetan.
  2. Dosi finkoa pilula berean bihotz eta garun hodietako gaixotasuna ekiditeko. Cochrane ikerketa honetan ezin izan da frogatu pilula berean elkarturiko botikek bihotz eta garun hodietako gaixotasunak ekiditen direnik.

2017-03-07

HEPARINA BEHARREZKOA DA ARTROSKOPIA edo IGELTSUA jartzen den KASUETAN?

 IKERKETA HONEN ARABERA, kalitate ertainekoa bada ere, EZ DA JARRI BEHAR HEPARINARIK BELAUNEKO ARTROSKOPIA EGITEN EDO HANKAN FERULA BAT JARTZEN  ZAIEN GAIXOEI .

GOMENDIO AHULA AURKA.

Duela gutxi ikerketa bat argitaratu da galdera honi erantzuten diona.
Aztertu dezagun ikerketaren kalitatea:
Bi saiakuntza batera egiten dituzte. Batean belauneko artroskopia egiten zaien gaixoak hartzen dira (POST-KAST) eta bestean hankan ferula bat jartzen zaien gaixoak hartzen dira (POST-CAST).

  • Gaixoak: Belauneko artroskopia egiten zaien gaixoak edo ferula jartzen zaien gaixoak.
    Interbentzioa: HBPM edo plazebo. (artroskopiako ikerketan egunero 8 egunez; ferulako taldean egunero ferula kendu arte).
    Emaitzak: Tronbosi edo enbolia sintomatikoa hiru hilabeteko epean.Odoljario larria.
  • Itsu bakuna da. Emaitzen aztertzaileak itsuak dira. Saiakuntza pragmatiko bat da.
  • EMAITZAK:
    •   POS-KAST RR 1,6 (0,4-6,8) Odoljario larriak RR 1 (0,1-15,7) 
    •  POST-CAST RR 0,8 (0,3-1,7) Ez dago odoljario larririk.
Ikerketaren kalitatea ertaina da (itsu bakuna da eta  tronbosi eta enboliak ez dira iristen aurreikusitako zenbakira;beraz, potentzia txikiegia denez,  ezin izan dute frogatu egiazko emaitza).

Bibliografía.


1: van Adrichem RA, Nemeth B, Algra A, le Cessie S, Rosendaal FR, Schipper IB,
Nelissen RGHH, Cannegieter SC; POT-KAST and POT-CAST Group.. Thromboprophylaxis
after Knee Arthroscopy and Lower-Leg Casting. N Engl J Med. 2017 Feb
9;376(6):515-525. doi: 10.1056/NEJMoa1613303. PubMed PMID: 27959702.