2016-12-30

LABA+LAMA vs LABA+KORTICOIDEA Zein hobea biriketako gaixotasun buxatzaile kroniko kasuan (BGBK)?

Hainbeste inhaladore tresna  eta konbinaketa ezberdinekin  erotuko gara  laister!  
jatorria 
Nahiko berria da LABA +LAMA erabiltzea baina benetan orain arte erabiltzen genuen LABA+ Kortikoidea baina hobea da ? eta hala bada zertan da hobea?
Orain azalduko dugun estudio honek, zalantza honi erantzuten dionez,  kritikoki irakurtzea interesgarria iruditu zaigu.
 WEDZICHA JA eta al, 2016(FLAME Investigators)


P: Aurreko urtean gutxiengo okertze bat izandako baldintza bete beharreko pazienteak zuten estudioan sartzeko aukera. 

I: Indacaterol 110+Glicopirronio  50 /24 orduro(N=1680)
C: Salmeterol 50+Fluticasona 500/12 orduro (N=1682)
O: okertze kopurua 

   Oinarrian(1.taula), bi taldeen arteko pazienteen artean ez zen ezberdintasunik antzeman baina , egia esanez, faltan  bota  dugu aurreko urtean edukitako okertze kopururen araberako pazienteen  sailkapena; badakigu erragudizazioa izateko  joera duten pazienteek  batezbesteko kopurua alboratu dezaketela

Bi tratamenduen arteko ezberdintasunik ez topatzeaz gain(No inferioridad), LABA+LAMA hartzeak  , BGBK okertze kopuru txikiago dakar  LABA+Kortikoidea hartzearekin alderatuta, 52 astetan jarraipena egin ondoren.(Superioridad)
 3.59 vs 4.09  p<0 .001="" font="">
Aurretik aipatu dugunaren arabera, gustora jakin nahiko genuke, talde bakoitzean, zein paziente portzentaiak eragin du okertze kopuruaren batezbesteko hori!!

Azpitaldeei dagokionez (3.Irudia),  2 tratamenduen artean, ez da ezberdintasunik antzeman emakume edota aurreko urtetan 2 edo  gehiagotan okertzera egin dutenen artean.

  
 Gaizkitze  larrien kopurua antzekoa izan zen bi taldeetan (2.mialko aldagaia)
0.15 vs 0.17; p =0.23 

2 tratamendu moten arteko ondorio kaltegarrien kopurua berdintsua izan da (2.taula): Heriotza %1.4 vs %1.4; Neumonia %3.2 vs%4.8 adibidez. 

Gure ustez, datu hauen arabera, ez dago nahiko proba sendorik kasu gzutietan gure aurreko tratamendu ohiturak aldatzeko . Estudio gehiago behar direla uste dugu 






2016-12-26

Lehen arretari buruz hausnarrean

Giro "grisa" eta nahastua  sumatzen da  osasungintzan orokorrean eta bereziki  lehen arreta mailan, baina kexa garaiak alde batera utzi eta hausnarketarako unea topatu beharra dago .



hemendik hartu dugu 
Ezinegona hitzetan jartzea zaila da  baina zorionez badago  ondo egiten dakin norbait .







"EL DESGUACE DE LA ATENCION PRIMARIA " izenburupean Sergio Minuek bere "El gerente del mediado" blogean jarritako sarrerak ikusi ditzazkezu


 Irakurtzeak  merezi du!!

2016-12-10

RIFAXIMINA HESTE MINBERAREN SINDROMEAN


Marrazkia hemendik lortu dugu 


Gaur egun ohikoa bihurtzen ari da liseri aparatuko espezialistek heste minbera sindromea dutenei RIFAXIMINA hartzea gomendatzea ; hori dela eta, gomedioaren oinarritzat hartu dituzten  estudioak begiratzea erabaki dugu.

Irudiaren jatorria
Gure 1.iturria, gehienetan Up To date izaten denez, hara jo degu hasteko eta ohiko tratamendutzat ezbadu hartzen ere, zirineri kasuetan eta beste tratamenduekin ez konpondu arren, 2astez RIFAXIMINArekin probatzea iradokitzen du MENEES SBren metanalisian oinarrituta. 
Lagin txikiko 5 entsegu  hartu  ditu kontuan Rifaximina plazeboarekin alderatuz.
Sintomen hobekuntza rifaximinaren alde OR 1.57 (1.22-2.01) TBK 10
Bereziki haize-min gutxitzea ere Rifaximinaren alde OR 1.55 (1.23-1.96)TBK 10
Eragin kaltegarriei dagokionez, ezberdintasunik ez .

Pazienteen jarraipen luzeena, 10 astetakoa izan da TARGET 1(623 paziente)eta TARGET2 (637 paziente) . Hauetan sintomen hobekuntzaren aldea %41vs%32 lortu zen , haize min gutxitzea %40 vs%30 eta gorozkien  gogortasunaren hobekuntza  %76 vs %66 

Estudio hauetan Rifaximinaren dosia 550mg/8orduro 2 astez izan da  baina beste dosiak ere ematen dira 400mg/8orduro 10 egunez. Tolosaldeko liseri aparatuko espezialistak 400mg/12orduro 7 egunez, 3 astetan eten eta astebeteko beste ziklo bat errepikatzea gomendatzen du.

Dynamed  datu basean honako ebidentzia maila ematen dio tratamendu honi