2016-11-22

BLOGARI ARMIARMA SAREAK KENTZEN....

Kaixo : hemen gara berriz!! 
 Lan eta lan gabiltza.
 Irakurri eta irakurri ere bagabiltza baina blogean idazteko paradarik ez!
MINERVA datu basetik datozkidan alerta bibliografiko bidez iritsitako artikulu interesgarri batzuen berri ekartzen dizkizuet oraingo honetan :

1.- OXIBUTININA eraginkorra da gehiegizko izerdi kasutan?


HDSS eskalan 2 puntu edo 2puntutik gora dutenen kasuan Oxibutinina 2.5 miligramorekin hasi eta pixkana 7.5 miligramoraino igoaz, 6 aste barru, eskalan gutxieneko puntu bat gutxitu dutenen kopurua handiago da plazeboarekin alderatuta :  %60vs%27.

Esan beharrekoa da baita ere, oxibutininaren taldekoen artean ahoko lehortasuna esanguratsuki maizago gertatu zela %43 vs%11.

Kirofanora joan aurretik proba egiteak mereziko luke  ezta ?.

2.-Sintomarik gabeko behazuneko harriak antzemanez gero, 
nola jakin konplikatuko den eta hari eskeini ebakuntza?
Shabanzadeh DM-ek eta laguntzaileek , 17.4urtetan Danimarkako 3 kohorte jarraitu eta gero  konplikazio arriskua oso baxu zela antzeman zuten .
Konplikazioak edukitzeko arrisku faktore garrantzitsuenak honako hauek izan ziren :

Harria >10mmtik gorakoa izateak  Kolezistitis akutua izateko arriskua areagotzen du    HR 9.49 (2.05-43.92)
Harri bat baina gehiago edukitzeak , konplikazioen arriskua biderkatzen du  HR 2.52(1.05-6.04)

Emakumezkoa izateak babestu egiten du 
Diabetesa edukitzearekin loturarik ez zuten topatu .