2016-08-12

B12 bitaminaren eskaeren errepasoa

2016ean Osakidetzak argitaratutako txostenak dio azken 5 urtetan ikaragarri igo direla Folato eta B12 bitaminaren  balioen eskaerak  eta honen aurrean, azterketa bibliografiko zabala eta lan sendoa egin ondoren, gomendio hauek eman dituzte :
 Marrazkiaren jatorria 

Hemograma normala eta sintomarik ez duten pertsonetan ez da  baheketarik egin behar.



Honako kasu hauetan eskatuko dugu:

 B12 bitamina + Folatoa
Anemia normo edo makrozitikoetan (VCM normalak ez du B12 bitaminaren eskasia baztertzen), batez ere arrisku faktoreak dituztenei*
   
Panzitopenia kasuetan
      
Glositisa eta ahoko mukosaren ultzera kasuetan.
* Arrisku faktore ezagunak : Adineko izatea,begetarinoa izatea,urdaila edo hesteen erauzketa kasuetan, gaixotasun autoinmunea edo hesteetako gaixotasun inflamatorioa izatea (vitiligo,tiroiditis,Graves-Basedow), Metformina edo omeprazol edo antzeko botika hartzaile kronikoak, HPilory edukitzea )

B12 Bitamina eta Ez folatoa 
 Arrazoi jakin gabeko sintoma neurologiko dutenen  pertsonetan , naiz eta hemograma normala eduki.

B12 maila aldakorra da eta baloreak oso baxuak(2<200pg edo="" ml="" normalak="">00pg/ml) edo 300etik gorakoak  lagungarriak dira , baina badago "eremu grisa" esaten zaion tartea(200-300). Zalantza edukiz gero eta sintomagatik susmo altua izanez gero, homozisteina edo azido metilamonikoa lagungarriak izan daitezke, maila altuan badude  B12 bitaminaren eskasia zihurtzaten dutelako.  


B12 bitaminaren eskasia edukitzeko arrazoirik ohikoena Anemia perniziosoa da , gastritis atrofikoaren ondorioz sortzen diren  Barne-faktorearen  aurkako antigorputzak sortzen direlako.
      Anemia perniziosoari buruz, kide batek eskeinitako, Rodriguez de Santiago Ek 2014ean idatzitako idazlana lagungarria egin zait artatze klinikorako.
Honen susmoa edukiz gero, barne faktorearen aurkako antigorputzak badauden jakin behar dugu.(sentikortasun baxuko proba da baina espezifitate handikoa ia ia %100)
     Txosten honek  dio, B12 bitaminaren eguneroko beharra 2,4 microgramokoa dela  eta dugun metakina 2-5 mg denez 3-5  urtetarako nahikoa dela.
Eskasia zuzentzeko aho bidez hartzea egokia izan daiteke, barne faktoretik aparteko   surgatze modua badagoelako. Ez dago ondo zehaztuta kantitatea ezta  maiztasuna , ez aho bidez ezta muskulubarneko injekzioa bitartez .
Ohikoena  da egunero 1000mikrogr 1.astean, astean behin beste 4-8 astetan eta hortik aurrera hilean behin betirako.
B12 bitaminaren maila aldakorra dela eta, osagarriak hartzen dutenetan , jarraipena hemograma bitartez egitea dirudi egokiena. 
    

No hay comentarios:

Publicar un comentario