2016-06-28

Ene !Ene! Lehen arreta maila krisian?

Ikusten duzuenez  bloga erdi lotan daukagu aurten . Argi utzi nahi dugu ez dela gure gogo faltagatik baizik eta denbora faltagatik  eta EZ DA AITZEKIA.

Gure betiko nahia izan da ebidentzain oinarritutako erantzunak ematea  sortzen zaizkigun zalantza klinikoei eta prozesu honen barruan taldeko lana sustatuz, batak  besteekin, elkarlanean, ikastea.

Egitasmo horretarako astean behin bildu nahi izaten dugu baina aspaldi honetan ezinezkoa da. Alde batetik, lankide aldaketa ugari izan dira gure osasun zentroan eta  bestetik ESItik datorkizkigun bilerak eta egitasmo berri ugarik  zailtasunak eransten ditu. Ordezkoen faltak arazoa areagotzen du noski.

INFOXIKATU xamarrak gabiltzala ere esango nuke . Zer ari da gertatzen Lehen arreta mailan? Giro ernegatua sumatzen da.


Honen harira, Inglaterrako lehen arreta maila ere krisian dagoela  diote .
Beste blog  hauetan  irakurri ditudan hausnarketak zuengana ekartzea interesgarria iruditu zait 


 El gerente  de  Mediado blogeko sarrera 
Salud, Dinero y Atención primariako sarrera