2016-05-16

EMPAGLIFOZINA DM2 ren tratamendu nagusi bihurtu nahiean?

Osakidetzak eguneratu berri duen DM2 gidak dio, diabetesa tratatzeko gaur arte dauden botikek diabetearen ondoriozko  gaixotasuna edota hilkortasuna murrizten dutenik proba sendorik ez dagoela ; Metforminak soilik erakutsi du eraginkortasuna UKPDS estudioan baina metodologiko akatsak ditu estudioak.
 Duela gutxi argitaratu da Empaglifozinari (SGLT2 inhibitzailea) buruzko entsegu klinikoa (EMPA_REGOsagarria) eta taldean azterketa kritikoa egin dugunez hemen jarri nahi izan ditugu datu batzuk.
7020 diabetiko ausaz banatu ziren plazeboa (2333), empaglifozina 10mg (2345) edo 25mg (2342) hartzera  eta bataz besteko 3.1 urteko jarraipena egin zaie  tratamendu berriak aldagai konposatu bat murrizten duen edo ez jakiteko 

Diabetiko guztiek zuten gaixotasun kardiobaskularra(KB); HBA1c %7-9 edukitzea tratamendurik gabekoek eta %7-10 tratamendua hartzen ari zirenek zen estudioan sartzeko irizpidetako bat  . Baztertze irizpide ugari izan ziren eta  ikus daitezke txosten osagarrian; aipagarrienetako bat giltzurruneko ezintasuna (FGE <30ml comment-30ml--="">

 Emaitzak neurtzeko aldagaia konposatuaren osagarriak hauek dira :
hilkortasun KB+Infartua(infartu silentea izan ezik)+Iktusa.
Metodologia aldetik, orokorrean ondo egina dago ; " modified intention to treat"  modua erabiltzeak dosi bat ere hartu ez dutenek ez dira hartu analisia egiteko unean. Gutxien gustatu zaiguna zera da: botika atera duen laboratorioko ikertzaile berak hartu dute parte estudio guztian zehar eta argi dago horrek alboratu ditzakela emaitzak.

Emaitzak 
 Aldagai nagusia plazeborekin %12.1 eta empaglifozinarekin (10 edo 25mg)%10.5 
HR 0.86 (0.74-0.99) TBK 62 (31-2152)

Aldagai osagarri bakoitza bere aldetik aztertuta , 
Hilkortasun orokorra  %8.3 vs 5.7 TBK 38(26-79) eta Hilkortasun KB  %5.9 vs 3.07 TBK 45(30-90); kuriosoa da baina Infartu eta iktus kopuruetan ez dago alderik.
Deigarria da, batetik, ondorio kaltegarri ugariak izan direla eta, bestetik, plazeboak esanguratsuki  gehiago sortu dituela  , bai guztiak kontuan hartuta (%91.7 vs %90.2) eta baita larriak ere (%42.3 vs %39) ; ez horrela emakumeen genital infekzioetan
(%1.8 vs %6.4)
Deigarriak egin zaizkigu ere 1.taulako zenbakiak; aldagai nagusiaren osagarri  bakoitzaren  kopuruen batuketa eta totalak ez datoz bat.

Ebaluaketa osoa ikusi nahiez gero, EVAMEDekoek egindakoa txostena hemen duzu  
Entsegu berrik daude martxan empaglifozinarekin eta etorkizunean jakingo dugu emaitza harrigarri hauek berreisten diren.


2016-05-03

4 ALDITAN ZULATZEA SAHIESTU DAITEKE HAURDUN DAUDENEN KASUAN DIABETESA DUTEN JAKITEKO?

  Haurdun daudenen kasu batzuetan , Sullivan testak emaitza zuzenik ez badu, 100gr azukre eman eta glizemia 4 aldiz neurtzen zaie, diabetesa duten jakitearren . Zergatik ez kateter bat jarri eta handik 4 alditan atera odola , 4 alditan zulatu beharrean?

Gure galdera egituratua 


P : SOG egiteko hautagai diren  emakume haurdunak


I: kateterra eta hortik 4 aldiz odola atera 

C: 4 aldiz zulatu 


O:a) 2 tekniken arteko glizemia baloreen konkordantzia
    b)Sensibilitatea, Espezifitatea, Aurresate balio positiboa eta negatiboa.
    c) teknikaren alde txarrak.

Google academico, Cinhal eta Pub Med-en bilatu dugu.

Honako hauek aukeratu ditugu gure galderari erantzuna emateko;

  a)
2015ekoBenso S-k idatzitako berrazterketa narratiboan, aipatzen dituen 5 estudiok 2 tekniken arteko glizemia baloreen konkordantzia erakutsi digute 
(r: 0.85-0.99).
b) Atal honi erantzuteko estudiorik ez dugu topatu 

c)
Lippi 2013ko berazterketa sistematikoak 13 estudio bidez dio kateterraren teknikak esanguratsuki hemolisi gehiago sortzen duela baina definizioen heterogeneotasuna dela medio, ezinezkoa egin zaie metanalisia egitea. 

Ebidentzia maila onenetako ezbada ere,aldaketaren egiteko adinakoa dela uste dugu. Probatzeko prest?



    A aquellas embarazadas con resultado anormal en el test de Sullivan , se les indica realizar la curva de glucemia  con 4 determinaciones de glucemia tras una sobrecarga de 100gr de azúcar . ¿Por qué no sustituir los 4 pinchazos por un catéter y obtener del mismo las 4 muestras?


Nuestra pregunta estructurada :

P: Embarazadas candidatas a SOG

I: Catéter


C: 4 extracciones 


O: a)concordancia de los valores de glucemia obtenidos por ambas técnicas.

     b)Sensibilidad, Especificidad, VPP,VPN
    c) Efectos adversos de las propias técnicas

Hemos buscado en Google académico, Cinahl y Pubmed.

Hemos elegido las siguientes referencias 

a) La revisión narrativa de
Benson S,2015 aporta 5 estudios en los que afirman que hay concordancia en los valores de glucemia (r: 0.95-0.99)

b)No hemos encontrado estudios que aporten datos sobre este apartado.


c) La Revisión sistemática de
Lippi 2013, informa por medio de 13 estudios de que la técnica del catéter provoca una proporción significativamente mayor de hemólisis, aunque  la heterogeneidad en la definición de la misma, les ha impedido realizar metanálisis.

En base a las pruebas encontradas, a pesar de ser de calidad moderada, creemos que se podría probar este cambio de técnica.
¿Estarías dispuest@?