2015-11-06

bridge

ZUBI TERAPIA ?

NEJMn azaldutako ikerketa batean Zubi Terapia(ZT) , ahoz hartutako  antikoagulante-tratamendua eten, eta ebakuntza aurretiko molekula-pixu baxuko heparinako (MPBH) tratamendua, aurikula fibrilazioa (AF) daukaten gaixoetan beharrezkoa den a la ez ikertzen dute.

Ez Gutxiagotasun Kalitate onako entsegua da. Parte hartzen dutenak  AF daukaten gaixoak dira (913 gaixo pazebo taldean eta 891 heparinarekin) ebakuntza programatu batekin egiteke eta INR 2 eta 3 artean edukia. Protesi mekaniko, duela gutxiko(12 aste) tronboenbolismo, kreatinina aklaramendua <30mil/min, plaketak < 100000 izan ez gero , edo bihotzeko , burubarruko, eta intraespinal ebakuntza aurreikusita izan ez gero ikerketan ez zuten sartu.

Warfarina 5 egun ebakunta egin aurretik eteten zen eta kontrol taldean MPBHko tratamendua 3 egun  kirurgia aurretik hasten zen. Ikerketa taldean egun berberan plazeboarekin hasten zen. Bi taldeetan warfarinarekin  hasten zen 12-24 ordu ebakuntza ostean .
Lehen emaitzak tronboenbolismo arteriala eta odol jario nagusia izan ziren, eta jarraipena 30 egunekoa.
Tronboenbolsimoaren inzidentzia ZTaren taldean ehuneko 0,3 da eta plazeboarekin  0,4 % ( p= 0,01, esanguratsua EZ Gutxiagotasunarekiko). Odol jario nagusia 1,3 % da plazebo taldean  3,2% ZTaren taldean (p= 0,005, esanguratsua) .
Ikerketa honetan  tronboenbolismoa eta odol jarioaren inzidentziak baxuak direla deigarria da eta horrexegatik  laginaren  neurria handitu behar izan zuten. Gainera gaixoak arrisku baxukoak dira (CHADS2 baxuak) eta ebakuntzak ez ziren arrisku handikoak.

 Hala ere esan genezake ZUBI TERAPIA EZ DELA KOMENDAGARRIA  , GUTXIENEZ KASU BATZUETAN. Gai honetan sakontzeko ikerketa gehiago behar dugu. MPBHekin egingako ZTk ez dirudi beharrezkoa denik  arrisku baxuko AFarekin gaixoetan arrisku handiko ez diren ebakuntzak egin aurretik.
Interesatu ez gero hemen azterketaren TXANTILOI OSOA