2014-11-21

HEZUERIA eta ALOPURINOLA


80 urtetik gorako  eta 10 botika baina gehiago hartzen dituzten pazienteen  tratamendua errepasatzen ari gara azken aldi honetan , Gipuzkoa eskualdeko lehen mailako botikari taldeak sustzaten  ari diren "depreskripzio" asmo zabal baten parte gisa.
 Hautetako baten kasua aztertzerakoan, beste makina bat botiken artean,egunean 300mg alopurinol hartzen ditu 2009geroztik ; honetaz jabetzeak,  pertsona honek benetan  botika honen beharra duen hausnartzera eraman nau.
2009an ustezko hezueria izan zuen; bere bizitzan 3.aldiz. Sekula ez du Azido Urikoa neurriz kanpo eduki.
HEZUERIA,  Azido urikoa (gatz kristalizatu moduan) artikulazio batean prezipitatzen denean sortutako gaixotasuna da , nahiz eta gorputzeko beste zati batzuetan ere prezipitazioa posible izan (tendoi, belarri eta abarretan). Uratoak giltzaduretan depositatzeak mina eta inflamazioa dakar,.Oineko behatz potoloa da gehien erasandako gorputz-zatia.


Marrazkia hemendik atera dugu 
Hezueriak koadro kliniko bat baino gehiago eman ditzake:, ohikoena eraso akutua baina baita Artropatia kronikoa, Tofoak edo Giltzurruneko erasana 
Eraso akutu baten aurrean, erabateko diagnosia azido urikoko kristalak egiaztatzeak emango luke baina gehienetan,  itxura eta sintomatan oinarritutakoa izaten da diagnosia. Espaniako erreumatologiako elkarteak diagnosi klinikoa egiteko irizpide batzuk erakusten dizkigu. Lehen arreratako interesgarriena 8.taulan erakusten digutena dela ust dut. Hezueria ez dela esateko balio du batez ere (LH-0.01). Hezueria dela esateko,8 puntutik gora izateak ez du hainbeste laguntzen  (LH+ 2.66)

Tabla 8. Regla diagnóstica para Atención Primaria sin análisis de líquido sinovial.


Puntuación
1. Sexo varón 2,0
2. Ataque de gota (autodeclarado) 2,0
3. Afectación de primera articulación metatarsofalángica 0,5
4. Inflamación máxima en 1 día 1,0
5. Eritema sobre la articulación 2,5
6. Comorbilidad: HTA o enfermedad cardiovascular* 1,5
7. Concentración de urato en plasma >5,88mg/dL 3,5
Máximo 13
≤4: Gota improbable
≥8: Gota probable


Krisi unean, Azido uriko maila odol analisietan  baxua izan daiteke %12-43tan; horregatik gomendatzen da 2-3 astetara egitea.
Eraso akutua pasa eta gero ohikoa da datozen erasoak sahiestearren tratamendua jartzea; besteak beste, alopurinola da gehien erabiltzen dena. 
Atera berria  da Cochraneko azterketa sistematiko honek dionez, Alopurinolak urato maila jaisten du baina  dauden datuak, gutxi badira ere, ez dute erakutsi hezueririk sahiesten duenik plazeboarekin alderatuta


Guztia aztertu ondoren, momentuz,  alopurinola ez hartzea adostu dut pertsona honekin , beti ere, okerrera egingo ote duen behatuz noski!!