2014-09-07

Lehen arretan jardun ez eragingorrak maiz egiten ditugula uste duzu?

marrazkia helbide honetatik atera dugu 
Idazlan  honetan deskribatzen  den moduan, Lehen arretan  lan egiten zuten 575 medikuei galdetu zitzaien zerrenda batean zetozen jardun ez eranginkorrak, maizatsunaren arabera  1etik-5 era puntuatzeko, betiere beraien iritziaren arabera.
1=ez ohikoa (<%15)
5=ohikoa (>%50)

Galdeketa egin zitzaien medikuak aukeratzeko moduak eragin zuen talde berezia izatea, esperientzi profesional zabalekoak eta ikerketa munduan interesa zutenak  izatea, alegia.
212 medikuk erantzun zuten inkesta eta %70.6k zioten oso ohikoak direla jardun ez eraginkor horiek eta honen ondorioz,%48.1ek dio sistemaren jasangarritasuna arriskuan jartzen dela eta %32.1ek pazienteen kaltetarako dela.
Arazo honen errudun gisa pazienteak direla zioten %28k, lan karga %26.4k eta etengabeko formakuntza eza %19.3k.

Jardun ez eraginkorren zerrendatik maiz aipatzen zirenen artean hauek zeuden:

*Antibiotikoen okerreko erabilera infekzio mota batzuetan
*Lepo minbizia antzemateko baheketaren gehiegizko maiztasuna
*DM2 dutenen kasuan gehiegizko farmako  erabilpena
*Psikofarmakoen erabilera zaharretan
*analgesiko edota AEE-n (Antiinflamatorio ez esteroideoa) gehiegizko erabilpena hipertentso edo giltzurruneko gutxiegitasuna dutenen kasuan.

Hemen duzue idazlanaren laburpena filminatan 

Jardun ez eraginkor horien zerrenda  bi lagunen artean egin zuten Choosin-Wisely web orrialdean azaltzen direnerenetik aukera bat eginez

No hay comentarios:

Publicar un comentario