2014-02-07

2013an egindakoaren laburpena

Egutegia begiratzen jarrita....Zenbat egun dauden!!! diozu, baina taldean aritzeko, zailtasunez beteak  daude gure lan egunak.
Berez, batean izan ezik, hileko beste asteartetan biltzeko asmoa izaten dugu baina ea ea inoiz ez gara guztiok biltzen, etxez etxeko deiak direla,lana pilatu zaigula etab....
Pixkanaka-pixkanaka bagoaz.




Lan asmoak hauek izaten dira : 
1.- Gure egunerokotasunean sortzen zaigun galdera kliniko bat azaldu kideei.
2.- galdera egituratu PICO eredu gisa.
3.- zein ikerketa mota topatu nahi dugun erabaki
4.- Datu base ezberdinetan bilaketa egiten jardun, batzutan taldeka (galdera klinikoa egin duenaren ardurapean), bestetan bakarka.
5.-Bilatu dugunaren artean,azterketa kritikoa egiteko beharra somatuz gero, idazlana aukeratu
6.-Azterketa kritikoa egin talde osoak, galdera klinikoa planteatu duenaren ardurapean 
7.- Aurreko pausoak uztartuz, galderari  erantzuna  eman  .
8.- Erantzunaren arabera,galderak zioen  egoera horren aurrean, gure eguneroko jarduna aldatu behar dugun  edo ez  erabaki 
9.- Blogean eskegi egin dugunaren laburpena 
Ez dugu inoiz balioztatu zenbateraino aldatu dugun gure jarduna baina interesgarria litzake.
Hemen  duzue 2013an egin dugunaren laburpentxo elebidun bat 




No hay comentarios:

Publicar un comentario