2013-07-10

GATZA ETA BIHOTZA

GATZA ETA BIHOTZEKO EZINTASUNA

Tradizionalki  lotu dugu gatzaren kontsumoa eta bihotz insufizientziaren (BI) pronostikoaren txartzea.
Azkenaldian horren kontra doazen publikazio batzuk azaldu dira, Cochrane Metanalisia (Taylor 2011) besteak beste.
Kalitatezko errebisio sistematiko eta metanalisi bat  (DiNicolantonio et al. 2013) aztertu dugu.
Kalitate baxuko ikerketak baztertu ostean, 6 ikerketekin geratu dira (2747 paz.) eta emaitzak argiak dira:
   Sodio gutxiko dieta jarraitzen zuten pazienteek hilkortasun handitze esanguratsua eduki zuten gatz normaleko dieta jarraitzen  zutenen aldean. Arrisku erlatiboa,AR 1,95 (95%KT 166-2,29) eta Kaltetzeko Beharreko Kopurua,TBK edo NNH 8 (95%KT 7-11).
   Bat-bateko heriotzetan,  BI eragindako heriotzetan eta BIn oinarritutako ospitaleko ingresoetan ere handitzea egon zen.

BIHOTZ INSUFIZIENTZIA DAUKATEN GAIXOEK EZ DUTE GATZ GUTXIKO DIETA JARRAITU BEHAR



NO DEBEMOS RECOMENDAR DIETA BAJA EN SAL A LOS PACIENTES CON INSUFICIENCIA CARDIACA

No hay comentarios:

Publicar un comentario