2013-02-14



Odola ateratzeko tresna: ¿orratz hegalduna ala Vacutainer® orratz zuzenarekin? 

¿ Alderik ba al dago bi sistema hauen artean ondorengo egoeratan: ubelduak, gaixoak somatzen duen mina, hemolisia, kale gehiago zaina hartzeko unean?
 
Ohituraz, orratz hegaldunak zain txarrekin besterik ez ditugu erabiltzen.
Etxe komertzial batzuek orratz hegaldunak dituen abantailak azaltzen dituzte. Abantaila hauek gaixo guztiei zabaltzea ba al dago?

Bilaketa sakona egin eta gero, oso ikerketa gutxi aurkitu ditugu gai hau aztertzen dutenak. Aurkitu dugunak (kalitate gutxikoak) orratzhegaldunaren alde jotzen duela dirudi: gaixoak somatzen duen mina txikiagoa da orratz hegaldunarekin ziztatu ez gero, nahiz eta denbora gehiago erabili behar. Ubelduei dagokionez, ez dago alde esanguratsurik (orratz hegaldunarekin zertxobait gutxiago)

Besteikerketa batean, hemolisiari dagokionez, ez da alderik demostratu, ikerketan erabili diren orratzen kalibrearekin.


Sistema de extracción de sangre: ¿palomilla o Vacutainer® con aguja recta? 

¿Hay diferencias entre los dos sistemas de extracción: hematomas, dolor al paciente, más fallos en la canalización, hemólisis?. 

Habitualmente utilizamos las palomillas únicamente para las extracciones difíciles.
Hay casas comerciales que describen las ventajas que aporta la extracción con palomilla. ¿Se podrían extender estas ventajas a todos los pacientes?
 
Tras realizar una búsqueda exhaustiva no hemos encontrado apenas estudios referidos a este tema. Lo poco que hemos encontrado (de baja calidad) parece que se inclina hacia la utilización de la palomilla: hay una disminución de la intensidad del dolor en las extracciones realizadas con palomilla, aunque se invierta algo más de tiempo. No hay diferencias significativas respecto a la aparición de hematomas (la incidencia ha sido algo menor con las palomillas)

En otro estudio, no se ha demostrado mayor hemólisis por el tipo de aguja con los calibres de agujas incluidos en el estudio.

2013-02-12

PROBIOTIKOAK

Clostridium difficile bakteria kopurua  asko ugaritu daiteke gure hesteetan antibiotikoa hartu ondoren (clindamizina, (penizilina eta zefalosporina batez ere) diarrea sortaraziaz. Zoritxarrez,  noizean behin eta batez ere gaixo dauden adinekoen artean "Colitis pseudomembranosa " larria sor dezake ,batzutan heriotza ekarriz.
Klostridium infezioaren larritasuna sahiesteko probiotikoak ba dute papera, umeetan naiz helduetan, Johnston-ek argitaratu berri duen  eta kalitate oneko  azterketa sistematiko honek dion bezela .
Arrisku erlatiboa (AR) 0.34(0.24-0.49) plazebo edo tratamendu ezarekin alderatuta.
20 entsegu kliniko aukeratu dituzte metanalisian sartzeko eta guztira, erdi mailako kalitatea dutela diote. Jatorrizko ikerketen artean diarrearen difinizioa ez da berdina guztietan,ezta probiotiko mota eta dosia ere,baina ez dute heterogeneotasun estatistikorik antzeman (I2 = 0%).Ondorio kaltegarriak ere aztertu dituzte :Ezberdintasun ez esanguratsua da bi taldeen artean eta probiotikoekin loturarik ez dutela ondorioztatu dute .
Azpitaldeei dagokionez,emaitzak bide berdinetik dijoaz umeetan naiz helduetan,probiotiko eta haien dosi ezberdinen artean.

2013-02-08

BIRUSEN AURKAKO BOTIKAK (BAB) ERAGINKORRAK AL DIRA HERPES ONDORENGO NEURALGIAREN (HON) PREBENTZIOAN?


EZ dago ebidentzia argirik  BABk HO Neuralgia prebenitzen dutela.
Badago 2011ko Cochrane Errebisio bat  Aziklobirak ez duela txikiagotzen HONaren inzidentzia ondorioztatzen duena . Beste BABk HON prebenitzeko  froga nahikorik ez dagoela ere esaten du.
Clinical Evidencek ez du ikusten onura nabarmenik ematen dutela.

Hala ere UP TO DATE eta beste Gida batzuek BAB ren tratamendua gomendatzen dute arrizku handiko gaixoetan ( adinekoak , min handiarekin hasten direnak , herpes zoster oftalmikoa, exantema larria dutenak).
BAB desberdinen artean ez dago alde handirik eta hautaketa prezio edo dosifikazioaren erosotasuarengatik egiten da. BABen nahigabeko ondorioak ez dira oso garrantzitsuak.