2011-08-19

Balbula-aortikoaren estenosi kasuetan estatinak agindu behar ditugu ?



Odoleko Kolesterol mailak estenosi aortikoarekin lotura duela esaten da.Adibide gisa Swicherszcz J-ren idazki hau.
Gure galdera egituratua hau da:

P:estenosi aortiko asintomatikoa duen pertsona
I: Estatinak
C: Plazeboa
O: estenosiaren okertzea sahiestea

Landutako bi datu base hauetan begiratu dugu eta ados daude ,honetarako , estatinak ez erabiltzearekin
Up To date :Statin conclusion — The effect of statin therapy on progression of AS has been evaluated in prospective trials. At present, statin therapy solely for AS (ie, in the absence of coexisting atherosclerotic vascular disease or other indications) cannot be recommended. The potential effect of therapy earlier in the disease process (eg on aortic sclerosis) has not been evaluated
Dynamed:statins not clearly shown to slow progression of aortic stenosis

Honez gain Pub Med-en begiratu dugu eta entsegu kliniko hauek adierazten duten arabera (Dichti ,Chan,The SEAS , Rossebe AB)Estatina bidez Kolesterola gutxitzeak EZ du sahiesten estenosiak okerrera egitea;ondorioz ...beste arrazoiren bat ez izanez gero Estatinarik ez dugu agindu behar kasu hauetan






2011-08-17

GRIPEAREN AURKAKO TXERTOAREN ERAGIN KURIOSOA !!





Alerta bibliografiko zerbitzu honi esker jaso dugu idazlan hau eta kuriosoa egin zaigunez , irakurketa kritikoa egitea otu zaigu.



Egileak diote gripearen aurkako txertoa jartzeak koronario sindromea akutuaren unean, kardiobaskular gertakizunen(KBG) gutxitzea dakarrela urtebetera :



%9.5 vs 19.3 HR doitua 0.67(0.51-0.86) eta emaitza hauek ikusita 2.mailako prebentzio gisa erabili beharko genukeela .



KGB =heriotza edo koronario sindrome akutu , Iktusa edo Bihotzeko ezintasunaren ondorioz ospitaleratzea.




2011-08-04

Antikoagulazioa/ antiagregazioa / zirugia : beti zalantza!


Maiz etortzen zaizkigu pazienteak endoskopia edo ebakuntzaren inguruan Sintrom , AAS edo klopidogrela nola hartu behar duten galdezka . Beti zalantzak! Eten beharko du?Ordezkatzeko larruazalpeko heparina jarri behar diogu? .....
Honen harira , PREEVID zerbitzukoek badituzte erantzun batzuk .
Aldakortasuna dago gomendioen artean eta sarritan hobe da erreferentziko ospitalekoekin adostea , baina gida hauek ere laguntza eskeintzen digute (Donostia ospitala , Katalunia ,Amerikar elkartea)