2011-05-06

Peyronie gaixotasuna eta Pentoxifilina(PTX)



Gaixotasuna honen prebalentzia %3.2-8.9 koa omen da 50-60hamarakan .Bere patogenesia ezezaguna da .
Botika ezberdinen(verapamilo, E Bitamina,tamoxifenoa,carnitina etab,Pentoxifilina,) ebidentzi maila eskasa topatu dugu eta hauetatik Pentoxifina hartu dugu bilaketari ekiteko .Up To date eta Dynamed -ek eraginkoratsuna duela esaten dute eta ondorio kaltegarri gutxiko botika denez interesgarria iruditu zaigu 1.arretan erabiltzeko aukera aztertzea. Bi liburu elektroniko hauetan 1.mailako ebidentzia ematen diote eta biak,Safarinejad 2009 ikerketan oinarritu dira. Entsegu honen azterketa kritikoa egin dugu taldean eta ,6 hilabetera 1. mailako emaitzetan 4tik 3tan esanguratsua bada ere(fibrosiaren tamaina , zakilaren makurdura, etaIIEFtestean)minaren kontrolean ez du ezberdintasun esanguratsurik topatu PTX(400mg/12orduro) plazeboarekin alderatuta ;biekin erruz hobetu dute . Gaixotasun arina* (PTX =20.4 eta 19.8 Plazebo taldean) zuten gaixoak direla eta plazeboarekin ere hobekuntza izugarria adierazi dutela esan behar dugu ( Minaren kontrola PTX= %89.2 ean eta % 82.7 plazebo taldean ) .

*IIEF eskala :Erkzioaren disfuntzioa neurtzeko galderak 1-5era eta 15a. 19-24 puntuekin gaixotasun arina definitzen da .