2011-03-24

Intsulina jartzerakoan, aldiro aldatu behar al dira orratzak ?


Bilaketa zabala egin ondoren, kontrajarriak diren txosten ugari topatu ditugu. Adituak, topaketa zientifikoetan (SITE Barcelona , Frid , ADA) orratzak berrerabiltzearen aurka azaldu dira baina, gure ustez, oinarri sendorik gabe .

Orain arte argitaratu diren 3 entsegu kliniko (Chantelau, Misnikova, Puder) aukeratu ditugu, orratzak behin edo gehiagotan erabiltzeak ondorio kaltegarriak (mina, infekzioa, lipodistrofia) sortzen ote dituen aztertzen dutelako eta entsegu klinikoa ikerketa aproposena delako galdera honi erantzuna emateko. Guztien azterketa kritikoa egin dugu eta kalitate baxuko metodologia dutenez, ezer gutxi lagundu digute galdera hau erantzuteko.

Bestalde, Straussen lan deskriptiboa ere aukeratu dugu, Europako 7 herrialdetako 1002 diabetikoen egoera ederki azaltzen duelako; beste datu askoren artean %59.6ek orratzak berrerabiltzeko ohitura dutela azaltzen du .

Gure egunerokotasunean, orratzak berrerabiltzea aholkatzen dugu ohituraz eta urtetan ez dugu arazo berezirik sumatu.

GOMENDIOA: Gaur egun ditugun probekin, ezin dugu intsulina orratzak berrerabiltzearen alde edo aurkako aholku sendorik eman, aurkitutako lanak ebidentzia kalitate baxukoak direlako. RECOMENDACIÓN : con los datos disponibles no podemos hacer una recomendación fuerte ni a favor ni en contra de reutilizar las agujas de insulina.

2011-03-01

ONDESTE UKIPENA (tacto rectal) ezinbestekoa al da gernu aparatuko sintomak adierazten dituzten gizonezkoetan?

Marrazkia hemendik hartu dugu
Gernu aparatuko sintomagatik prostatako arazoaren susmoa dugun gizon baten aurrean nola jokatu aztertu dugu taldean .Gure artean aldakortasuna dagoela ikusi dugu ,baina orokorrean ondesteko ukipena egitea zaila iruditzen zaigu eta beste proba batekin (ekografía abdominala,,PSA,etab..) ordezkatu dezakegun begiratu dugu datu base ezberdinetan ,beti ere ,prostatako minbiziaren diagnosia bidean galdu gabe.
SEMFYC eta Urologoen elkarte zientifikoa egitearen aldekoak dira filmina hauetan azaltzen den algoritmo honetan ikusten den bezela . Ez dugu ea erreferentzirik topatu 2 mailako datu baseetan eta Medlinera jo behar izan dugu .
Azken honetan 5idazlan aukeratu ditugu baina 2-ren testu osoa ezin izan dugu lortu . Denak klinika espezializatuetan daude eginak eta honek , kanpo balioa gutxitzen du .Prostato minbiziren prebalentzia ezberdina dute .Guztiek akatsa berdina dute,hau da, URRE PROBA (Gold estándar) ez dute kasu guztietan aplikatzen ,ondorioz kalkulo guztiak “sesgatuak” daude.
Beste hiruren emaitzak taula honetan aurkituko dituzue laburtuta eta emaitza hauen arabera,PSA>4 badu gutxi gora behera ondesteko ukipenaren bezain besteko ,Sentikortasuna (S), Espezifikortasuna (E)Aurresate balio positiboa(CP+) eta negatiboa (CP-)