2010-12-20

D bitamina "modan " jarri da



Azken aldi honetan D Bitamina gero eta maizago ikusten ari gara espezialista batzuen analisi eskaeretan ( ondorioz tratamenduak noski) . Kanadan egindako gida honek alde batetik dio ez dela ongi ezagutzen zein den odoleko D bitaminaren maila aproposa ezta gehigarrien beharra ere;
bestalde baheketa egitearen aurka azaltzen da . Hori dela eta, Donostia ospitaleko laborategian egin dugu kontsulta eta Kanadakoekin ados egoteaz gain hau diote : gaur egun D Bitaminaren neurketa bateraturik ez dago , laborategi ezberdinetako emaitzak ez datoz bat eta teknika berriak aztertzen ari direnez , jarrerarik egokiena itxarotea da.

2010-12-05

Sulodexida "ahaztutako" botika?

Paziente bati Sulodexida hartzen jarraitzeko agindu dio zirujauak ultzera benosoa sendatu ondoren . Horrek eraman gaitu botika honen eraginkortasunaren errepasoa egitera .
Harenberg -ek 1998an azterketa sakona egin zion botika honi.

Clinical Evidence-k dio eraginkorra dela ultzera benosoen sendaeran , 4 entsegu klinikotan oinarrituta (Coccheri,Scondotto,Kucharzewski, Zou Y-X ) Ultzera sendatu ondoren sulodexidarekin jarraitzeko ez dugu proba zientifikorik topatu .

Zainetako tronbosi sakonetan Lasierra Cirujedak dio 3 hilabetez erabilita antikoagulazioaren baliokidea dela (gure ustez lagina txikiegia da hau adierazteko) eta Errichik dio , 6 hilabeteko antikoagulazioaren ondoren Sulodexida 30mg/12 orduro 3 hilabetetan hartzeak,hurrengo 2 urtetako tronbosi berritzea saihesten duela ezer ez ematearekin alderatuta :TBK11(6-35)
Arteriopatia periferikoa duten gaixoetan berriz,ikerketa ugari dago (Gaddi,Girolami,Cocheri) eta minik gabe ibiltzeko tartea handitu dezakela diote










Origen de la imagen