2010-12-20

D bitamina "modan " jarri da



Azken aldi honetan D Bitamina gero eta maizago ikusten ari gara espezialista batzuen analisi eskaeretan ( ondorioz tratamenduak noski) . Kanadan egindako gida honek alde batetik dio ez dela ongi ezagutzen zein den odoleko D bitaminaren maila aproposa ezta gehigarrien beharra ere;
bestalde baheketa egitearen aurka azaltzen da . Hori dela eta, Donostia ospitaleko laborategian egin dugu kontsulta eta Kanadakoekin ados egoteaz gain hau diote : gaur egun D Bitaminaren neurketa bateraturik ez dago , laborategi ezberdinetako emaitzak ez datoz bat eta teknika berriak aztertzen ari direnez , jarrerarik egokiena itxarotea da.

2010-12-05

Sulodexida "ahaztutako" botika?

Paziente bati Sulodexida hartzen jarraitzeko agindu dio zirujauak ultzera benosoa sendatu ondoren . Horrek eraman gaitu botika honen eraginkortasunaren errepasoa egitera .
Harenberg -ek 1998an azterketa sakona egin zion botika honi.

Clinical Evidence-k dio eraginkorra dela ultzera benosoen sendaeran , 4 entsegu klinikotan oinarrituta (Coccheri,Scondotto,Kucharzewski, Zou Y-X ) Ultzera sendatu ondoren sulodexidarekin jarraitzeko ez dugu proba zientifikorik topatu .

Zainetako tronbosi sakonetan Lasierra Cirujedak dio 3 hilabetez erabilita antikoagulazioaren baliokidea dela (gure ustez lagina txikiegia da hau adierazteko) eta Errichik dio , 6 hilabeteko antikoagulazioaren ondoren Sulodexida 30mg/12 orduro 3 hilabetetan hartzeak,hurrengo 2 urtetako tronbosi berritzea saihesten duela ezer ez ematearekin alderatuta :TBK11(6-35)
Arteriopatia periferikoa duten gaixoetan berriz,ikerketa ugari dago (Gaddi,Girolami,Cocheri) eta minik gabe ibiltzeko tartea handitu dezakela diote










Origen de la imagen

2010-11-30

Mamografiak BAI al EZ?


Besteen blogei begiratu bat ematen, Rafa Bravok egin duen sarrera hona ekartzea interesgarria iruditu zait .Bertan dauden loturak irakurtzeak, ausnarketara gonbidatzen gaitu.

2010-11-22

CONDOR IKERKETAK



CONDOR ikerketak Celecoxib 200 mg/12 ordutik behin eta diklofenako 75 mg/12 ordutik behin + Omeprazola 20mg alderatzen ditu artrosia edo artritis reumatoidea duen gizakietan . 6 hilabetetan liseri aparatuko odoljarioak, buxadurak edo anemia jasotzen ditu funtsezko emaitzen artean. Celecoxib-aren alde erabakitzen du TBK(NNT) 37(25-86) izanik.





Taldean azterketa kritikoa egin ondoren kalitate oneko ikerketa dela ebatzi dugu baina aipamen bat egin nahi dugu: populazio berezia sartu dutela ikerketan ; guztiak H. pylori negatiboa dutenak, bihotzeko ezintasuna eta antiagreganteak hartzen dituztenak eta odol jario arriskua handia dutenak ez daudela barne eta sortzen dituzten kardiobaskular arazoak ez dituztela kontutan hartu emaitzen artean.


2010-11-21

Blog zaleen topaketa Bilbon


Aurreko larunbatean , azaroak 20ean,Rafa Olalderi esker ,Bilboko mediku elkartean eman genuen goiza blogzale talde batek beste blogistalari aditu batzuen azalpen ederrak entzuten Blogosfera vasca jardunaldietan .Hor ikusi genuen zenbat lagunek buruari lana eman eta zein ideia erakargarriak sortzen dituzten, pazienteei zuzendutako blogak adibidez. Mila esker guztiei eta bereziki
Salvador Casadori madrilgoa izanik filminak euskeraz ere egiteagatik

marrazkia hemengoa da

2010-11-19

Talde terapia Errioxan





Argazkian gauden talde honetakoen asmoa,nolabait esateko,laneko relazioaren tentsioak baretzea izan da.Jai egunak,egiten dugun lanarekin konparatu ezkero,gutxi ditugunez,egokia deritzogu bidai desberdinak antolatzea.Oraingo honetan,irteera egun batekoa izan da,eta bodega batera:oso ona esperientzia.Hurrengo batean,aste bukaera baterako eginen degu.Pentsaturik degu,mendi irteera bat,beste bodega batera ere bai......Guztia hau osasungarria denez ,Osakidetzako lankide oroei gomendatzen dizuegu!!







2010-11-13

Fibrilazioa /antikoagulazioa/antiagregazioa onurak eta kalteak


Aurikular fibrilazio baten aurrean antikoagulazio edo antiagregazioarekin hastea ez da erabaki erreza izaten sarritan .Iktus edukitzeko arriskua neurtzeko eskala ugari dago eta horien artean CHADS2 edo berria den CHADS VASc erabiltzea lagungarria izan daiteke .Danok dakigun bezela, tratamendu hauek odol-jario arriskua ere badakarkite eta arrisku hau neurtzeko eskalak ere badaude ;horietako bat HEMORRHAGE2 da

Andaluzian txosten interesgarri bat argitaratu dute eta oso lagungarri izan daitekeen laburpen hau bertan dago .

2010-11-08







Aurreko sarrerako hanka-sartze txiki bat zuzendu nahi dugu gaurko honetan . Gaiari buruzko entsegu klinikorik ez zegoela genion baina egon badago. 1999an argitaratutako idazlan kaxkar xamar batek dio ,berdin dela %70 alkohol propilikoarekin zulatze lekua garbitzea edo garbiketa egin gabe zulatzea. Ondorioz ,gomenda dezakegu indar handixeagoarekin garbiketa ez egitearen alde.

2010-11-02

Beharrezkoa al da larru garbiketa egitea edozein orratz zulaketaren aurretik?


Ohikoa da erizaintzako ikasketetan, edozein zulatze aurretik antiseptikoarekin larrua garbitzea ezinbestekoa dela erakustea adibidez injekzioak jartzerakoan edo odola ateratzerakoan.
Aldakortasun handia nabarmentzen da lehen mailako osasun zentroen artean: batzuek antiseptikoa erabiltzen dute eta beste askok ez.
Bilaketa bibliografikoa egin ondoren ez dugu topatu gai hau jorratzen duen entsegu klinikorik baina gure zentroko esperientziak dio urtetan ez dugula arazorik eduki antiseptikorik ez erabili arren.
Aldiz, ebakuntzetan edo hemokultibotarako lagina ateratzerakoan aurkituriko argitalpen gehienak klorhesidrina %2-ren alde daude iodoarekin konparatuz.

2010-10-29

INHALADOLERAK ERABILTZEN IRAKASTEAK MEREZI DU


LEHENDABIZIKO ASISTENTZI MAILAN EGINDAKO ENTSEGU KLINIKO BATETIK HOLAKO EMAITZAK ATERATZEN DIRA.
POPULAZIOA :INHALADOREAK ERABILTZEN DITUZTEN BGBK(BIRIKETAKO GAIXOTASUN BUTXATZILE KRONIKOA)DUTEN GAIXOAK .
INTERBENTZIOA : ERAKUSTEA NOLA ERABILTZEN DIRA INHALADOREAK ETA PRAKTIKOKI AKATSAK ZUZENTZEA BI SESIO MOTZETAN ,ERIZAIN BATEK EGINDA.
EMAITZAK BODE INDIZEAN(BODY-MASS INNDEX,AIRFLOW OBSTRUCTION ,DYSNEA AND EXERCISE CAPACITY)NEURTUAK DAUDE ETA NAHIZ ETA OSO HANDIAK EZ IZAN ,ESTADITIKOKI ESANGURATSUAK.GEHIEN BAT DISNEAREN SENZASIOA GUTXITZEN DA.
IKERKETA HONEN MUGAK : ENSEGUAREN BI TALDEEN ARTEAN DIFERENTZIAK DAUDE ETA POULAZIOA OSO BEREZIA DA (ADIBIDEZ 50%ANALFABETOAK )
KOMENIGARRIA IZANGO LITATEKE IKERKETA GEHIAGO BURUTZEA

2010-10-27

Oxigenoa eta Bihotzeko Infartuan


Orain arte O2 jartzea bihotzeko infartu kasuetan ohikoa da gure artean. Cochranen argitaratu berri den azterketa sistematiko honek dio, gaur arte ditugun datuekin ezin dela baieztatu O2 jartzea kasu guztietan ona denik eta are gehiago kaltegarria izan daiteken zalantzak ere badaude ; ondorioz, behar-beharrezkoa dela entsegu kliniko on bat egitea.
Blog honetan eskura dugu gaiari buruz Europa mailan onartutakoa(txostena ingelesez eta laburpena gazteleraz )

2010-09-21

Koloneko minbiziaren baheketa populazioan


Proba ezberdinak daude koloneko minbiziaren baheketa egiteko ,baina gaur egun estatu mailan koste-eraginkortasun hoberena duen proba SOHi da. Zehaztasun gehiago jakin nahi izanez gero ,oso ongi landuta dagoen GIDA hau edo laburpena hau begira ditzakezu .

2010-09-05

Bihotz gelditze baten aurrean Masajea edo Masajea + arnasketak?


Gaiarekin lotutako eta 2010ean argitaratutako bi idazlan Svensson eta Rea azterketa kritikoa egin dugu .Bi entsegu kliniko hauetan,lekukoek emandako masajea soilik edo masajea + arnasketa alderatu dutenean ez dute ezberdintasun esanguratsurik topatu ospitalera bizirik iriste portzentaian edota 30 egunetara bizirik iraute tasan .
Bi lanak diote , bihotz gelditze baten aurrean larrialdietako laguntza iritsi arte lekukoek bihotzaurreko masajea ematea nahikoa izan daitekela.
Muga bezela adierazi behar dugu , laginaren tamaina , bi argitalpenetan , ezberdintasunak nabarmentzeko ez dela nahikoa baina bestalde, aurretik zeuden behaketa datuekin koherenteak direla oraingo datuak ere.

2010-09-02




64 urteko emakumezkoa. Hipertiroideoa karbimazolez tratatua. Azken kontrolean T3 eta T4 normalak eta TSH baxu (<0,1mu/l)>



Hipotiroidismoan ez bezala, non kontrol analitikoa TSHn oinarritu behar den , Hipertiroidismoan tratamentuaren aldaketak T3 etaT4 ekin egin behar dira gehienbat (UP TO DATE).



TSHaren baloreak baxu jarraitu dezakete aste batzuetan eta inoiz gutxitan hilabete batzuetan egoera eutiroideoa lortu ostean.(Up To Date, fisterrae )



Egoera finkoetan TSHa baliagarria izan daiteke terapiaren efikazia neurtzeko.






Kasu hontan , hoberena itxoitea izango litzateke eta hurrengo kontrol analitikoa berdin egon ezkero , orduan ziur aski dosia igotzea.

2010-08-25

Helicobacter Pyloriren baheketa (HP)


Familiako norbaitek Helicobacter Pylori testa + eduki duenean , baheketa egin behar zaie asintomatikoak diren bizikideei?
Parsonnet-ek , AEBtan egindako ikerketa batean , dio"kostu-efektiboa" izan daitekela urdaileko minbizia edukitzeko arrisku handiko populazioetan,esate baterako ameriko- japoniarretan . Berdina esaten du Up To datek Urdaileko Minbizi Familiarraren aurrekaria duten senideetan.
Gastroenterologiako elkarte garrantzitsuenek ere ez dute gomendatzten (AEB tako ACG adibidez)






Hau guztia ikusita galdera honen erantzuna ezezkoa da.




2010-08-17

SOJA ETA MENOPAUSIAKO BEROALDIAK


Gai jakiña izan arren, errepasatzea pentsatu dugu Tolosako Osasun Zentroan. Idazlan ugari daude gai honi buruz eta Cochrane liburutegian argitaratu diren 2 azterketa sistematiko(Huntley,Krebs) aukeratu ditugu. Azterketak ongi eginak daude baina barne dauden entsegu klinikoak kalitate baxukoak dira.
Dagoen ebidentziarekin, menopausiak sortu ditzaken sintomak arintzeko soja edo fitoestrogenoak erabiltzeko oinarri zientifiko sendorik ez dagoela esan dezakegu.
2009an fitoestrogenoek ondorio kaltegarriak sor ditzaketen aztertu nahi zuen 92 entsegu klinikoren metanalisia argitaratu zen. Plazeboarekin alderatuta liseri aparatuari dagozkion kalteetan topatu dute soilik ezberdintasun nabarmena (p<0.003). Epe laburreko (<6 hilabete) datuak dira gehienak; luzarora begira, datu eskasak daude, baina, 5 urtetako jarraipena egin zitzaien 298 emakumeren artean, 6k endometrioko hiperplasia eduki zuten.

2010-08-04

leku ezberdinetatik paseotxo bat ematen ,gauza interesgarriak topatu ditut

  1. gernu erretentzio akutu baten ondoren noiz kendu sonda?
  2. MBE-EOO ren aukerak
  3. medusen kozkadak

2010-07-28

Fibromialgia Gabapentina eta Pregabalina



American College of Reumatology (ACR)-ak Fibromialgia horrela definizinitzen du.
Gure eskualdean gero eta maizago ari gara ikusten gabapentina edo pregabalina ematen zaiela tratamendu bezela baina ,dakigunez, Europa mailan ez dute onartu erabilpen hau.Honek eraman gaitu botika hauekin egin diren entseguak aztertzera . Bi metanalisi topatu ditugu : Hauser W eta Straube.Biak prebalinari dagozkion 4 entsegu berdinak aztertzen dituzte eta lehengoak gabapentinarekin egindako entsegu bakarra ere sartzen du .Bat gatoz DARE-n egiten zaion kritikarekin:azterketa sistematikoa ongi egina dago baina entsegu gutxi dira ,guztiak Pfizerrek egindakoak, emaitzak tratamenduaren aldekoak dira baina klinikoki aztertuta eskasak,epe motzekoak (14 aste),pregabalina 300mgtik gora erabili beharko litzake eta ondorio kaltegarri ugariak sortzen ditu.
Emaitzen adibide bat :Minaren gutxienezko %50rreko hobekuntza lortzeko TBK=NNT: 14(9-33) eta tratamendua, kalteengatik utzi dutenak :NNH 10(7-17)

2010-07-21

Farmaindustria lanean.... eten gabe!!!

Hau irakurri dut Vicente Baos-en blogean

Farmaindustriak ez du mugarik !!!!! SDT=sindrome déficit de testosterona orain arte gizonekoen bizitzako aro normal bat zen eta orain gaixotasun bihurtu nahiean dabiltza eta nola ez !!! 40 urtetik gora joan zaitez medikura urtean behin !!! diote. GUZTI HONEN ATZETIK MEDIKAMENTU SALMENTA DAGO!!!!

2010-07-15

Klopidogrel eta Osakidetza



Ba dakizue oporretan.....merezitako alperkeria ; hala ere Osakidetzak klopidogrel derrigorrez aldatzeari buruz eztabaida interesgarria eta sutsua sortarazi dunez aipatzea pentsatu dut .Ea zer diozuen egiten diren iradokizunegaz

2010-05-21

TAPOIAK BIGUNDU BEHAR DIRA ALA EZ?

Gure inguruko praktikaren arabera eta bai inglaterrangehienetan tapoiak kendu aurretik olioarekin 3-5 egunetan biguntzea gomendatzen da.
Datu base ugari begiratu ondoren,bat datoz gai honen inguruan egin diren entseguak kaxkarrak direla esateko.Bat datoz ere asintomatikoak direnean ez direla tapoiak ikutu behar.
Topatu ditugunen artean bi aukeratu ditugu PAVLIDIS eta EEKHOF
.1.ak gomendatzen du zuzenean kendu ordez,ur xiringa sartu eta handik 15'ra ur xiringa gehiagorekin kentzea.2.akez du esberdintasunik topatzen urarekin 15'tan biguntzea edo 3-5 egunetan olioarekin biguntzea.
Ebidentzia mailak gomendio ahula dakar 15'ko ur xiringaz bigundualdiaren alde
Honako kuriositateak ere bilatu ditugu kandela

2010-05-12

BOTIKA ALERGIA eta Ig E espezifikoak



Farmakoei alergia dioten pertsonak 4 motatako erreakzioa eduki dezateke(I,II,III,IV)Horietatik arruntena I.motatakoa da eta honetan IgE-a da bitartekaria.Honek anafilaxia sortu dezake ere .Up To date-k oso argi azaltzen du gaia. Lehen mailako arretan alergia horietako baten susmoa edukiz gero Historia kliniko zehatza egin eta ondoren alergiako espezialistarengana bideratu beharko dugu pertsona .
Ig E espezifikok gainontzeko probak egieta sahiestu ditzaken jakitea interesgarria zela iruditu zitzaigun asteaertetako Tolosako EOO_MBE taldean , beste probekin alderatuta gaixoarentzako arrikurik ez duelako eta 1.mailako arretan egitea posible delako . FONTAINEren idazlanak erakusten duen bezela Betalaktamikoen alergia kasutan Ig E espezifikoak Espezifitate ona eduki arren,Sensibilitate eskaxa du( S :CAP_FEIA teknikarena 12,5-25% et RAST-ena 42,9-62,5% baina honen E txiakiagoa da 75% vs 87,5%).Honen aurretik ,Prik testa egiten dute alergologoek.Positiboa bada ontzat ematen da baina negatiboa bada ez du baztertzen diagnostikoa eta probokazio probak egitea beharrezkoak izaten da .
Ig E espezifikoen analisa egiteak zentzua izan dezake anafilaxia kasutan pertsonari arriskua sahiestearren.Positiboa izanez gero,prik testa edo probokazio probak egin beharrik ez dagoelako
Determinar la Ig E especifica puede tener sentido en los casos de anafilaxia supuestamente relacioanda con la toma de algún medicamento con el fin de evitar el riesgo que conllevan el prik test y/ó las pruebas de provocación.

2010-05-10

AHABIAK(arandanos)eta GERNU INFEKZIOAK EMAKUME GAZTEETAN


Tolosako Osasun zentroan asteartetan EOO_MBEri ekiten diogu zalantza klinikoei ahal den erantzun zuzenena (egun dauden probatan oinarritua)ematearren.Oraingo honetan,behin eta berriro gernu infekzioak dituzten emakumeei ahabi zukua (arandano)hartzea prebentzio muduan gomendatzeko oinarri sendorik ba ote zegoenaren jakinmina sortu zitzaigun Up to Daten gomendagarria dela diote .Honez gain bilaketa bibliografikoa egin genuen eta datu base ezberdinak Jepson-en azterketa sistematikora eraman gaitu.Kalitae onekoa da baina barnesartu dituen entsegu klinikoak lagun gutxikoa dira, ahabia modu eta dosi ezberdinetan erabili izan dute.Guztira emakume gazteetan ,gernu infezioak sahiesten erangikorra dela esan dezakegu (TTK=NNT6;4-26)baina ez adinekoetan eta bizkar-muina etena dutenentzat.
Resumen:El arádano en zumo ó cápsulas puede ser beneficios en la prevencion de infecciones de orina de repetición en mujeres jóvenes;no así en ancianos ni en personas con lesión medular.

2010-05-03

Citikolina (Somazina) eta ICTUSa

Azken aldi honetan Asuntzion klinikatik garuneko infartua eduki dutenei citikolina 3 hilabetetan hartzeko aginduarekin datoz ospitaletik atera eta gero . Gomendio honen ebidentzia bilatu nahi izan dugu eta metanalisi hau topatu dugu . Erdimailako Ictusak (NIHSS eskalan 8-25 tarteko puntuaketa ) soilik kontutan hartu dituzte. Citikolina dosi ezberdinak erabili dituzte ikerketa bakoitzean (500-2000 mg /24orduro),plazeboarekin da alderaketa ,guztiak 6 astetako tratamendua eta guztietan ere, 3 hilabetetan duten errekuperazio maila aztertu dute emaitza garrantzitsu bezeala. Heterogenetasuna izanda ez da zuzuena datuak bateratzea baina hori onartuz gain egiten dute .Emaitzak hauexek dira :
1.- Hilkortasunean ezberdintasunik gabe

2.-erabateko osatzea,3.hilabetean neurtua : RR 1.25(1.02-1.52) NNT 20(11-200)
3.- Ondorio kaltegarriak : citikolinal hanken puztatsuna ,antsietatea geihago sortzen ditu

2010-04-22

behazuneko kolikoa eta antiinflamatorioak


Behazuneko koliko baten aurrean gehienok buscapina compositum erabiltzen dugu baina honez gain minak jarraitzen badu eta urgentzia moduan azaltzen bazaigu zein tratamendu eransten dugu? Puntu honetan aldakortasun handia antzeman dugu lankideon artean eta horregatik ekin diogu bilaketari . Azterketa sistematiko bat eta entsegu kliniko batetan oinarriturik esan dezakegu antiinflamatorioak (adib: Diklofenakoa intramuskularra ) erabiltzea hobeak direla mina kentzen beste analgesikoekin alderatuta (NNT=TBK: 5-12) eta kolezistitisa konplikazioa gutxitzen ere hobeak direla (TBK 3-9).Txostena osorik ikusi nahi izanez gero ikus hemen

2010-04-07

Koloneko minbiziaren baheketa



Galdera hau otu zitzaigun : ¿ anemia eta beste sintomarik gabeko adineko pertsona baten aurrean , CEA eskatzeak Kolonoskopia egitea sahiestu dezake? Up To Datek dio CEA, sensibilitate gutxiko proba dela eta heste lodiko minbiziaren baheketa egiteko ez dela nahikoa.

2010-03-08

EOO_MBE ren aurkezpena Tolosako Osasun zentroan

Martxoaren 4ean OEE-MBE zertan datzan aurkeztu genuen Tolosako saio kliniko batean (hitzak euskeraz eta Filmink gazteleraz) eta bide batez arlo honetan lanean dihar dugun taldearen adibideak azaldu genituen .
Asteartero biltzen gara 13tan eta sortzen zaizkugun zalantzei ,tresna honekin ,erantzuna ematen ikasten ari gara ,pixkanaka , elkarren arteko lanari esker. Horrela jakin dugu Zilarra duten apositoak ez dutela izan behar hasierako aukera ultzeratan eta presio ultzerak sahiesteko azido graso hiperoxigenatuak(mepentol adibidez)arrisku handiko 9 lagunen artean erabiltzeak ultzera bat ekiditen duela .
Datorren asterako etxeko lana hau da : quiste pilonidaletako sendaeretan Iodo edo nitrofural edo ur oxigenatua erabiltzearen bilaketa .Zein da hoberena hauen artean?Bilaketa egiterakoan , datu base ezberdinetan barrena ibiliko gara ,bakotzaren kudeaketa ikasten joateko .

2010-02-19

Klopidogrel eta IBPak

Atzoko saioan azaldu zen gaia eta GOGENT ikerketa aipatu zen .Ikerketa hau STEN egindako gaixoetan egin zen Guztiak Klopidogrel+Aspirinakin zeuden .Batzuk omeprazolakin eta besteak Plazeboarekin .Protoloan 5000 pazienteen informazioa jaso nahi zuten eta 48 astetan jarraitu . Enpresak porrot egin ondoren ,ikerketa bukatutzat eman zen behar baina lehen (133 eguneko jarraipena) eta paziente kopuru ez nahikoa (3627 paziente) . Emaitzak ez dira argitaratu ,kardiologiako jardunaldi batean erakutsi dituzte soilik .
A)Liseri aparatuko ondorio kaltegarriak (variable principal)Plazebo taldean 67 eta Omeprazol taldean 38 p<0.007
B)kardiobaskular ondorioak (variable SECUNDARIA)Plazebo taldean 67 eta Omeprazol taldean 69 (ez esanguratsua)
gehiago jakin nahi izanez gero ...hau eta besta hau ere

Akasts metodolgikoak dituenez ,ezin dugu erabakia aldatu idazlan honetan oinarrituta .

2010-02-12

Egunon : nola ari gara antiinflamatoriok eta parazetamol erabiltzen ? Azkeneko kardiobaskular ihardunaldietan Vicente Baosek egindako azalpena OSO OSO Interesgarria da

laburpena :
KB arrikua dutenen artean 1.-Naproxeno (¡¡¡250mg/12orduro!!! gehienez)
2.- Ibuprofeno (¡¡¡400mg /8 orduro gehienez!!!
AAS hartzen dutenek,Ibuporfeno eta AAS artean 30minutu itxaron behar dute AAS-ren efektua ez galtzearren .
Arrisku gastroientestinala duenen artean 1.-Ibuprofeno 2.- diclofenaco 3.- aceclofenaco (INFAC)

2010-02-11

Estrenaldia

Egunon : hau proba da eta ea hemendik aurrera gauza interesgarriak idazten ditugun