2017-08-15

Eiekzio-frakzio normala duen bihotzeko ezintasunaren tratamendua


Aproximadamente un 40-50% de los pacientes con insuficiencia cardiaca presenta una fracción de eyección normal. Hoy día se asume que la disfunción diastólica es la causa del cuadro, pero persiste cierto grado de controversia derivado de la dificultad que entraña su valoración ecocardiográfica y de una elevada tasa de errores diagnósticos. .. gehiago irakurri ...





Up To date-n diagnostiko bereizle taula interesgarria dator 

Orain arte ezer gutxi dakigu  kasu hauen pronostikoa alda dezaken tratamenduetaz.
Hori dela eta,  Zheng SL-en  2017ko metanalisia aztertuko dugu oraingo honetan.
Metanalisi honek 25 estudio hartu ditu kontuan ;guztira 18.101 paziente  eiekzio-frakzio normala duten bihozteko ezintasunarekin. 2017ko apirila bitarteko bilaketa egin dute.
3 geruza (estratificación) ezberdinen arabera aztertu dituzte emaitzak. Datuak AEkoak dira (arrisku erlatiboak)

Farmako familiaren arabera 
 Hilkortasuna  
 Beta-blokeatzaileak(BB) 0.78 (0.65-0.94) 
AEBI (IECA) eta  AHB (ARA II) ez esanguratsuak.
Hilkortasun kardiobaskularra  
BB 0.75(0.60-0.92)
 AEBI (IECA) eta  AHB (ARA II) ez esanguratsuak.
 Bihotz ezintasunaren ondorioz ospitaleratzea 
BB ez esanguratsua 
AEBI+AHB 0.90(0.82-0.98)

Jarraipen iraupenaren arabera  :
Hilkortasuna  3-12hilabete 0.79(0.66-0.95) ; >12hilabet Ez esanguratsua 
 Hilkortasun kardiobaskularra 3-12 hilabete 0.71(0.55-0.90);>12hilabet Ez esanguratsua
 Bihotz ezintasunaren ondorioz  ospitaleratzea 3-12hilabete 0.67(0.48-0.94); >12m 0.90(0.82-0.98)

Eiekzio-frakzioaren arabera  :
Hilkortasuna Ez esanguratsuaHilkortasun kardiobaskularra Ez esanguratsua  
Bihotz ezintasunaren ondorioz ospitaleratzea
 > %40-490.88(0.82-0.96) ; >%50 Ez esanguratsua 

EGILEEN ONDORIOAK
  • BB-ek  erakutsi dute eraginkortasun handiena  baina esan beharra dago  definizo ezberdinak erabiltzen direla eiekzio-frakzio normal dela esateko  (%40 edo 45 edo 50etik beherakoa) eta juxtu BBko estudioek %40tik gorakoa erabili dute.
  • Eiekzio-frakzio normaleko bihotzeko ezintasuna duten pazienteak oso heterogeneoak dira eta komorbilitateak interakzioa izan dezake . Egokiena  azpitaldeak bereiztea izango litzake.
  • Paziente hauek orokorrean zaharragoak direnez, bizi kalitatea  edo ariketa fisikorako gaitasuna neurtzea hobe izango zen
  • Mugak: kaltzio-antagonistak, hodi-zabaltzaile edo digoxina ez dira aztertu 

2017-08-08

STENT ondorengo antiagregatzaile bikoitza noiz arte?

Marrazkia hemendik lortu dugu 





Orain arte, koronario gertaera akutu baten ondoren STENT-a jartzen zaienei , gehienetan, urtebeterako antiagregatzaile bikoitza hartzea gomendatzen  zaie.

Azken aldi honetan gero eta ugariagoak dira tratamendu hau luzatzen zaien pertsonak .





Honen harira, Bavishi C 2017an argitaratu duen metanilisiaren  emaitzak hauek dira : 

6hilabet vs 12 edo gehiagoko  tratamenduen arteko alderaketa 

Kardiobaskular hilkortasuna :%1.9 vs %1.8  (ezberdinatasun ez esanguratsua )
Infartu akutua %2.7 vs %2.5 (ezberdinatasun ez esanguratsua )
Stentaren tronbosia  %0.77 vs %0.44 (ezberdinatasun ez esanguratsua )
Garrantzizko odol jarioak %1.1 vs %1.2 (ezberdinatasun ez esanguratsua )


12 hilabete vs iraupen luzeagoko tratamenduen alderaketa 

Kardiobaskular hilkortasuna %1.1 vs 0.9%(ezberdinatasun ez esanguratsua )
Infartu akutua %3.4 vs % 1.7 AR 2,0 (1.47-2.73) ezberdintasun Esanguratsua 
Stentaren tronbosia  %1.2 vs %0.5 (ezberdinatasun ez esanguratsua )
Garrantzizko odol jarioak %1.3 vs %2.2 AR 0.58(0.34-0.98)


Emaitza hauek ikusita, iraupena erabakitzeko unean , onura eta kalteen arteko oreka garbi daukagula uste duzue?

2017-04-22

Erretzeari uzteko talde lana baliogarria da?

Cochraneko labetik atera berri den azterketa sistematiko honek   dionez, erretzeari uzteko  taldeekin egiten diren esku-hartzeak eraginkorrak dira.

13 ikerketek diote, autolaguntzakin alderatuta hobe dela taldean egindako lana; lagun gehiagok uzten dute erretzeari  alegia. AE 1.88(1.52-2.33) GRADE sistemaren arabera, proben kalitatea erdi mailakoa dela diote.

Beste 14 ikerketek , osasun langileak  emandako aholku motzarekin  alderatu dute talde lana  eta hau ere eraginkorragoa dela dirudi:  AE 1.22(1.03-1.43) .
Kasu honetan ebidentzia maila baxua  dela diote. (heterogeneotasuna I2 =%59)

9 ikerketetatik datozen datuak, proben kalitatea oso eskasa bada ere, ezer ez egitea baina hobea omen da talde lana ere  AE 2.60 (1.80-3.76)

Taldeko lana   eta bakarkako esku-hartze intentsiboaren artean ezberdintasunik ez dute topatu 6 ikerketan oinarrituta  AE 0.99( 0.76-1.28) 


2017-04-07

HIPERTIROIDISMOAREN TRATAMENDUA

 Nere lankide batek Graves-Basedow gaixotasunaren ondorioz,  larria ez den  hipertiroidismo dauka (ez exoftalmiarik, ezta  tirotoxikotasunik).
Bi txandatan egin du antitiroideoekin tratamendua  eta bietan normaldu egin ohi  da baina handik denboraldi batera berritu egin zaio.
Egoera honen aurrean , endokrinoko espezialistak  Iodo  131-arekin behin betiko tratamendua eskeini dio.
Bera,  pozik dago METIMAZOL hartuz eta    tratmendua aldatzeak zalantzak sortzen dizkionez, galdetu  egin dit.
                                                                                             
Marrazkia hemendik lortu dugu 





 








Up To date-n ederki laburtuta dago gaia ,Graves' hyperthyroidism in nonpregnant adults: Overview of treatment, atalean.

3 aukera ematen ditu : metimazolekin jarraitu denbora luzean , guruinaren  ebakuntza edo Iodo 131.  Guztiak dituzte alde onak eta ez hain onak ;  edozein aukera onargarria denez ,  pazientearekin batera hartu beharko genuke  erabakia.  
ikusi taula